Hainbat ekitaldi adin eta gustu guztietarako.
Aurtengo Pentekoste jaietan banderatxo edo apaingarriak ez dira jarriko herriko kaleetan. Aurrekontuek izan duten beherakada ikusirik, mota honetako gastuak murriztu dira. Honekin, ahalik eta egitarau osatuena lortu nahi izan da. Herritarrei gonbita egiten zaie beren etxeko balkoi eta leihoak apaingarriez janztera. Jai giroan murgildu eta ilusio eta gogoz jaiei ongi etorria emateko: ikurrinak, mahonezko apaingarriak… garai zail hauetan irudimena landuz jaiei koloretako ongietorria emango zaie.
OSTIRALEKO ZITA: BITORIANATXO
Maiatzak 26, larunbata
Herriko haur eta gazteentzat ohitura bihurtu den Plastika sariketa egingo da.
Eta iaz lehenengo urtez eta izan zuen arrakasta ikusirik aurten ere iazko Pentekosteetatik hona jaiotako haurrei ongi etorria egingo zaie eguerdiko 12etan udal pleno aretoan. Beraz, iazko Pentekosteetaik honako jaioberriei gonbida luzatzen zaie ekimen honetan parte hartzeko.
Nola ez, ezin aipatu gabe utzi Erraldoi eta buruhaundien kalejira ere.
Gaztetxoenek ere, beren lekua dute zezen plazan antolatu den DJ jaialdiarekin. Larunbat iluntzean, 22:30etik aurrera DJON Urbieta izango da Seminarioko zezen plazan.
Maiatzak 27, igandea
Goizez jolasteko aukera izango da uretako bolekin San Martin plazan. Arratsaldez Munibe plazan apar festa.
Arratsaldeko 3.30ean Goitibehera txapelketa izango da.
17:30 XXXV. Euskadiko Dantza Askatuko Txapelketa 16 urtez azpiko bikoteentzat. Aurten Moiazpi (Moises Azpiazu) dantza elkarteak antolatuko du txapelketa. Orain arte Abarka taldeak antolatu izan ohi du.
Aurten Abarka taldeak txapelketa antolatzea uztea erabaki du eta Moiazpik hartuko dio erreleboa.
Eskerrik beroenak azken urte hauetan Abarka taldeak egin duen lan guztiagatik. Mota honetako txapelketa antolatzeak ordu asko eta dedikazio handia eskatzen du. Abarka taldeak txapelketa maila altuan utzi du; Moiazpi taldeak ere lan handia egiten dabil txapelketa honek merezi duen mailari eusteko.
Eskerrik beroenak bi taldeei.
Maiatzak 28, astelehena
11:30 tabernen arteko jolasak: kodrilen arteko jolasak antolatzeko tabernariekin harremanetan jartzen badira ere, edozein lagun taldek parte hartu ahal lezake. Baldintza bakarra 16 urtetik gora izatea da eta ondo pasa nahi izatea da. Izena eman nahi duenak maiatzak 23 baino lehen apuntatu beharko du Kultura etxean taldearen datuak emanez.
(kamiseta berdinarekin joan beharko dira)
14:30 HERRI BAZKARIA: PAELLA ERRALDOIA egingo dute San Martin plazan, Incansables txaranga, Xapre eta Zarra, Elvis Caino eta Angie DJen animazioarekin. Txartelak salgai: Kultura etxean, Depor, Ariznoa eta Frontoiko tabernetan eta Pikupe -ko bulegoan. Prezioa: 15€ (10 urtetik beherako umeentzat 10€ . Hauek kultura etxean bakarrik salduko dira). (Euria egiten badu Labegaraietako Kiroldegian. Autobus zerbitzua egongo da Oxirondo azoka ondotik irtenda). Menua: Entsalada, Paella, postrea, ogia, ardoa, ura, gaseosa, sagardoa; Kafea eta kopa
Txartelak: Maiatzaren 11ean, ostiralez, jarriko dira salgai (goian esandako lekuetan). Txartelak erosteko azken eguna: maiatzak 21, astelehena (baldin-eta lehenago agortzen ez badira). 700 txartel guztira. Zeliakoek eta janariren bati alergia dutenek, txartela erosteaz gain kultura etxera deitu beharko dute (943 77 91 59), beranduenera maiatzak 21ean.
Antolatzailea: Pikupe Produkzioak eta Bergarako Udala
Bazkari orduan, jendea errenkadan eseriko da tartean hutsunerik utzi gabe. Antolatzaileek lasaitasunez eta modu ordenatuan esertzea eskatzen du.
Maiatzak 29, asteartea
Haurrentzat jolas parkea goiz eta arratsaldez. Herri kirolak San Martin plazan Alma Navarra-ren ikuskizuna Irala kalean
Berrikuntza: arratsaldean Bingo herrikoia Munibe plazan.
Izen ematea: doan.
Barraken prezioa: astelehen goizez eta asteazkenean egun guztian zehar barrakek prezio berezia egingo dute. Hemen prezioak:
a) Jostaleku guztietako prezioa gehienez 1,80 euro/bidaia izango da eta 7 bidaien bonoa 9 eurotan eta haurren ferien kasuan 6 bidaien bonoa 7 eurotan izango dira, eta bidaia bakoitzaren gutxienezko iraupena 2 minutukoa. Prezio hau 2012. eta 2013. urteetako okupazioek irauten duten epealdi guztian mantenduko da
b) Udalak jostaleku kuriosoak jartzeko proposamena onartuko balu, hauen gehieneko prezioa 2,50 euro/ bidaia izango da, 5 bidaien bonoa 10 eurotan izanik, eta bidaia bakoitzaren gutxienezko iraupena 2 minutukoa.
c) 2012ko maiatzaren 28an goizean eta 30ean egun guztian zehar "Umeen eguna" izendatuko da eta ferien prezioa, guztientzat, bidaia bat / 1 euro izango da
Jostaleku kuriosoak egun horretan honako prezioa izango dute: bi bidaia / 3 euro.
ONDO PASA PENTEKOSTE JAIAK!