Emakumeenganako indarkeria-kasuen atentzioan parte hartzen duten erakundeen eta udal-sailen arteko I. koordinaziorako protokoloa sinatuko berri da

Datorren ostiralean, goizeko 11:00etan Bergaran emakumeenganako indarkeria-kasuen atentzioan parte hartzen duten erakundeen eta udal-sailen arteko I. Koordinaziorako Protokoloa sinatu zen.

Sinadura honetan ondorengo erakundeek parte hartu zuten: Ertzaintzak, Osasun Zentroak, LH eta DBHko ikastetxeek eta Bergarako Udalak.

Emakumeen eta gizonen arteko lehenengo berdintasun plana abian da

Bergarako herriaren diagnostiko bat egin ostean, emakume eta gizonen arteko lehen berdintasun plana martxan jarri du Bergarako Udalak. Herriaren diagnostiko bat egin da, eta jarraian lehen plana diseinatu da, 2010-2013 urteen bitartean gorpuztuko dena. Planean Bergarako Udala, Emakunde eta Elhuyar aritu dira lanean.

Planaren nondik norakoak

Arazo teknikoak direla eta, Pirritx eta Porrotxen emanaldirako eta kontzerturako sarrerak Kultura etxean daude salgai

http://www.barrabarra.eu/ web orriarekin izandako arazo teknikoak direla eta, Bergarako Kultura etxean daude salgai Bergarako Udal musika bandaren eta Bergarako orkestra sinfonikoaren kontzerturako eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots-en emanaldirako sarrerak.


Mikel Erentxunen kontzertua Bergaran

MikelErentxunTour.jpg
MikelErentxunTour.jpg

Kontzertua otsailaren 15ean egingo da Zabalotegi aretoan 22:00etan.

Mikel Erentxun musikari donostiarrak “En Privado Tour 2013” giraren barruan kontzertua eskainiko du otsailaren 15ean Zabalotegi Aretoan, 22.00etan. Kontzertuan, Joseba Irazoki musikari nafarra izango du lagun Mikelek.

Sarrerak dagoeneko salgai daude Bergarako kultura etxean 15€an.


Aratusteak ospatzeko hainbat ekintza Bergaran

Otsailaren 8an eta 9an, Aratusteetako asteburuan, Bergarako Udal musika bandaren eta Bergarako orkestra sinfonikoaren kontzertua, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots-en emanaldia eta mozorro goatekea antolatu dira Bergaran.

Otsailak 8, ostirala

Otsailak 8, ostirala

22:30etan Bergarako Udal musika bandaren eta Bergarako orkestra sinfonikoaren kontzertua (Aratusteetako kontzertuak 25 urte) gozatu ahalko dugu Bergarako Udal Pilotalekuan.

Orriak