Ezohiko etxebizitzek %150eko errekargua izango dute

Neurri honen bitartez etxe hutsen merkaturatzea eta alokairua sustatu nahi ditu Bergarako Udalak eremu degradatuak errekuperatzeko eta eraikinen okupazioa bultzatzeko.

Bergaran hutsik dagoen etxebizitza kopuru handia aintzat hartuta (2011n Aztikerrek egindako ikerketa batean 334 detektatu ziren*), eta hainbat eremu edo auzotan (Alde Zaharrean edota Angiozarren, esaterako) etxe huts horiek suposatzen duten degradazioa ekiditeko, Bergarako Udalak etxe hutsen merkaturatzea eta alokairua sustatu nahi ditu.

Emakumeen Sexu eta Ugalketa Eskubideen urraketaren gaineko erakusketa Bergaran

expo_violencia.jpg
expo_violencia.jpg

Munduan sufritzen diren gaixotasunen zama globalaren %18k sexu eta ugalketa osasunari lotutako arazoekin du zerikusia. Bere lana funtsezkoa da herrialdeen garapenerako eta genero berdintasuna lortzeko. Erakusketa Medicusmundi Gipuzkoak antolatu du eta Foru Aldundiak finantzatu du erakusketa.

Mendekotasuna duten pertsonen zaintzan sortutako emozioen kudeaketari buruzko ikastaroa Bergaran

Ikastaroak 4 eguneko iraupena izango du eta doan eskeiniko da.

Bergarako Ongizate Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ikastaroa antolatu du mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzenduta Emozioen Kudeaketa lantzeko.

Aste honetako kultura ekitaldiak

2013an ere ekitaldi ugari izango ditugu Bergaran. Hona hemen aste honetakoak:

2013/01/09 Asteazkena

2013/01/09 Asteazkena

Zine-kluba. Zine-zikloa: Haurtzaroa.

La guerra de los botones (C.Barratier).

Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 20:00etan.

Sarrera: 3 €.

2013/01/11 Ostirala

Musika

Azkaiter Pelox-en Zamburleiker diskoaren aurkezpen kontzertua.

Zabalotegi aretoan, 22:00etan.

Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2012ko laugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea martxoaren 11an bukatzen da

2013ko urtarrilaren 10etik 2013ko martxoaren 11ra izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Zabor, Estolderia eta Uraren tasen 2012ko laugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, 2013ko urtarrilaren 10etik 2013ko martxoaren 11ra izango dela.

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2013ko martxoaren 11an.

Aratusteetako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa

Kartelak Bergarako Kultura Etxean aurkeztuko beharko dira, urtarrilaren 22ko 13:00ak baino lehen.

Bergarako 2013ko aratusteetako jaia egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa ireki du Bergarako Udalak. Bertan, Bergaran bizi edo erroldatutako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du eta irabazle ateratzen denak 350 euroko saria jasoko du.

Orriak