2.363 kg. janari iritsi da Bergarara 2013n behar duten herritarren artean banatzeko

Udalak eskerrak eman nahi dizkio jateko hauek gure herrira ekartzen eta berton deskargartzen lagundu zuen bolondres taldeari.

Abenduaren 17an Europak eszedente duen janariaren zati bat iritsi zen Bergarara 2013an zehar beharrean dauden herritarren artean banatu ahal izateko. Guztira 2.363 kg jateko iritsi da gurera eta hauen garraioan zein deskargan boluntario talde zabal batek hartu zuen parte.

Abenduaren 22an Gabonetako kontzertua egongo da Udal pilotalekuan

Datorren larunbatean, abenduaren 22an, gaueko 22:30etan, Bergarako Udal Musika Bandak, Aritzeta abesbatzak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak eta Bergarako Orfeoiak Gabonetako kontzertua eskainiko dute. Sarrerak aurrez eros daitezke Kultura Etxean eta Lazkano oinetako dendan 8 euroren truke.

EGITARAUA

BERGARAKO UDAL MUSIKA BANDA

The adventures of Baron Munchausen-Fantasia- B. Appermont

Zuzendaria: Alfredo Gz. Chirlaque

Ostegun honetan, abenduak 20, ate irekien ekitaldia izango da Jakiunderen Olaso Dorreko egoitza ezagutzeko

Egun honetan bertan, Bergarako Udalak herrira ongietorria emango dio JAkiunderi zeina, maila goreneko erakunde aholkulari gisa, gizartearentzat erreferentziazko foroa izateko helburuz sortu zen.

Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak ate irekien eguna antolatu du ostegun honetan, abenduak 20, erakunde honek Bergarako Olaso Dorrean ireki berri duen bulegoa bergararrei erakusteko, erakunde honek Bergaran ezarri berri baitu bere egoitza.

Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2012ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea otsailaren 21ean bukatzen da

2012ko abenduaren 21tik 2013ko urtarrilarenren 21era izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2012ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, 2012ko abenduaren 21etik 2013ko otsailaren 21era izango dela.

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2012ko otsailaren 21ean.

Bergarako ikastetxeetako haurrek gabon kantuak abesteko kalejira egingo dute abenduaren 24an

Bergarako ikastetxeetako haurrek, abestuz, kalejira egingo dute elkarrekin abenduaren 24an. Haurren segurtasunerako eta arazoak ekiditeko, ikastetxeka antolatutako kalejira bateratua prestatu da. Idazki honetan ikastetxeekin adostutako ibilbideak eta parte-hartzaileek jarraituko dituzten gidalerroak zehazten dira.

Gaia: Bergarako haur eta gurasoekin kantuz OLENTZERO BATERATUA.

Eguna: abenduak 24, astelehena.

Ordua: elkartze gunea 11:30 Frontoian.

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da hiri barruko garraio zerbitzurik egongo

Bergarako Udalak jakinarazten du, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean herrian ez dela urbanorik ibiliko, gabon eguna eta urte berri eguna direla eta.

Hori dela eta, eskerrak ematen zaizkizue herritarrei eta batez ere erabiltzaileei egun horietan zerbitzua ez ematea ulertuko duzuelakoan.


Aste honetako kultura ekitaldiak

Ekitaldi ugari izango ditugu aste osoan zehar.

2012/12/12 Asteazkena

2012/12/12 Asteazkena

Zine-kluba: Intocable (E.Toledano;O.Nakache).

Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 20:00etan.

2012/12/14 Ostirala

Txintxaun antzerki kolektiboaren The Full Monty antzezlana.

Zabalotegi aretoan, gaueko 22:00etan.

Sarrera: 8 €

2012/12/15 Larunbata

Dj jaialdia.

Urtarrilean, herritarren artean erabakiko dira atez ateko bilketa sistemaren zehaztasunak

Gobernu Batzordeak eskerrak ematen dizkie astelehenean atez ateko hondakin bilketa sistemari buruzko Pleno monografikora hurbildutako herritarrei gure herriaren funtzionamendurako garrantzitsua den gai honen inguruan aurkeztutako interesagatik. Guztion artean bilketa sistema egokiena zehazteko urtarriletik aurrera izango diren saioetan parte-hartzeko deia luzatzen die.

Orriak