SAN MATEIXAK 2012

Irailaren 2an ospatuko dira. Animatu"

Egitaraua

Egitaraua

11:00etan: Meza Nagusia

11:30etan: Trikitilariak (Fandango eta Arin-Arina)

11:30etan: Txistorra eta poteua

12:00etan: Bola jokua

12:30etan: Ugarixo jokua

13:00etan: Toka jokua

Osintxu Auzoko jaiak

Urtero bezala, Osintxuko jaiak ospatuko dira aurten ere. Ostiralean hasi eta ekimenen jositako asteburua izango da.

Hona hemen egitaraua

ABUZTUAK 31, ostirala

18:00etan Etxaflero jaurtiketa eta jaien hasiera.

18:30ean Bizikleta martxa Plaentxira mozorrotuta. Saria mozorro onerari.

20:00etan Trikitilariak.

20:30ean Buruhandiak.

23:00etan Kontzertuak “Hardflip”, “Nafarroa 1512” eta “Belceblues”.

IRAILAK 1, larunbata

San Martin jaetarako danborradaren entseguak

Irailaren 3, 4, 6 eta 10, 11, 12, 13 izango dira San Martin jaietako haur eta nagusien danborradetako entseguak, Udal pilotalekuan.

Arratsaldeko 19:00etan haurren txanda izango da. Parte hartzaileak 4 urtetik gorakoak izango dira, 4 urtetik beherako haurrek ezin dute ez danborradan ez entseguetan parte hartu.

Bai entseguetan bai danborrada egunean gerrikoa eraman behar da, danborra eusteko.

Nagusien entsegua, arratsaldeko 20:00etan izango da goian aipatutako egunetan eta tokian.


Madalena plazako kontenedoreak ezingo dira erabili denboraldi batean

Zonaldean hainbat obra egingo dira 2012ko abuztuaren 14tik irailaren 3ra arte.

Komenio kaleko lur-azpiko kontenedoreekin gertatzen den bezala, Madalena plazakoak ere ezingo dira denboraldi batean erabili. Hainbat konponketa egin behar dira zonaldean eta kamioiak ezingo ditu hustu. Horregatik, 2012ko abuztuaren 14tik irailaren 3ra arte ezingo dira erabili.

Abuztuan ez da Herribusik ezta TAOrik izango

Seminarioko jolas patioan egokitutako aparkalekua erabilgarri egongo da abuztuan.

Abuztuan, Bergaran, ez da TAO zerbitzurik emango, beraz, erdiguneko gune urdinean ez da aparkatzeko denbora mugarik egongo. Bestalde, gogoratu Seminarioko jolas patioan egokitutako aparkalekua erabilgarri egongo dela abuztuan zehar eta ikastolan ikasturtea hasi arte.

Herribus zerbitzua ere eten egingo da abuztuan eta irailaren 1ean hasiko da berriz.


Orriak