Fraiskozuri udal pilotalekuko tabernaren ustiaketa eta instalazio horien kontrola eta garbiketarako pleguak aurkezteko epea zabalik dago abenduaren 9ra arte
Bergarako Udala-k Az, 2020-12-02 08:01-n bidalia
Fraiskozuriko udal pilotalekuari erantsitako tabernaren ustiaketa eta instalazio horien kontrola eta garbiketa ematea du helburu zerbitzua honek.
Kontratuak urte bateko iraupena izango du, kontratua indarrean sartzen denetik zenbatzen hasita (aurreikusten da 2021ko otsailaren 11n indarrean sartzea). Hala ere, kontratua urtez urte luzatu ahal izango da 3 urtez, gehienez guztira 4 urte izan arte.
Lizitazio tipoa guztira (urtekoa), 21.538 euro (BEZ barne) da.
Erakusleiho lehiaketan parte hartzeko abenduaren 3tik 11ra eman behar da izena
Bergarako Udala-k Ar, 2020-12-01 17:18-n bidalia
Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena emanda. Izena emateko epea, abenduaren 3tik 11ra bitartean, 943761016 telefono-zenbakira deituta (komertzio-ordutegian).
2020ko abenduaren 7tik aurrera erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek.
Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.
Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.
Ohiko osoko bilkuran landutako gai guztiak onartu ditu Bergarako udalbatzak
Bergarako Udala-k Ar, 2020-12-01 12:32-n bidalia
Azaroaren 30ean egin du Bergarako udalbatzak azaroko ohiko osoko bilkura. Gai-zerrendako puntu denek egin dute aurrera, eta gehientsuenak aho batez onartu dira.
Besteak beste, aho batez onartu dute udalbatza osatzen duten hiru alderdiek, Frankismo garaiko delituengatik jarritako kereilaren inguruan, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak emandako autoa errekurritzea Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian. Honela, Bergarakoa izango da auzi honengatik bide hori jorratzen duen lehen udala.
Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria banatu zaie Bergarako familiei
Bergarako Udala-k Al, 2020-11-30 12:30-n bidalia
Ohiko osoko bilkura egingo du Bergarako udalbatzak astelehenean, azaroaren 30ean
Bergarako Udala-k Or, 2020-11-27 13:25-n bidalia
Bergarako udalak 'Pauso Berriak' programaren diploma jaso du Markel Barrocalen lan integrazioan hartutako konpromisoagatik
Bergarako Udala-k Og, 2020-11-26 10:54-n bidalia
Indarkeria matxistaren kontrako egunean adierazpen instituzionala adostu dute Bergarako udalbatzako hiru alderdiek
Bergarako Udala-k Az, 2020-11-25 08:03-n bidalia
'Mateo, gure oparia' haurrentzako ipuina, displasia fibrosoa gaitzaren inguruko sentsibilizazioa lantzeko
Bergarako Udala-k Ar, 2020-11-24 13:32-n bidalia
Martxan da berriz Agorrosingo Kirol Orientabide Zerbitzua
Bergarako Udala-k Al, 2020-11-23 13:56-n bidalia
2021erako aurrekontuaren oinarrian pertsonen ongizatea jarriko du Bergarako udal gobernuak
Bergarako Udala-k Al, 2020-11-23 11:59-n bidalia
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- …
- hurrengoa ›
- azkena »