TAO guneko egoiliarren txartela eskuratzeko baldintza hauek bete behar dira:

  1. Ibilgailua TAO guneko kale batean erroldatuta egotea Trafiko Zuzendaritzan (DGT).
  2. Ibilgailuaren titularra DGTn erregistratutako helbide berdinean Bergarako udal erroldan egotea.

Eskaera orria bete behar da Udaltzaingoan eta ibilgailuaren zirkulazio baimena aurkeztu behar da.

TAO guneko egoiliarren txartelak eskuratzeko aukera izango dute aipatutako baldintzak bete eta kale hauetan bizi direnek: Bidekurutzeta, San Pedro, Mizpildi, Goenkale, Artekale, Arruriaga, San Martin plaza, Ikerleku, Barrenkale, Herri Lagunak, Irala, Irizar, Simon Arrieta, Ion XXIII, T. Aranzadi,  Kruz Gallastegi, Masterreka, Zubiaeta 2-4, Fraiskozuri, Zurradero eta Ibargarai 2-4-6-8-10-12.

Eskaera egin eta handik 15 egunera pegatina jasotzera pasa daiteke Udaltzaingotik. Aldaketak ez badira urtero berriztuko dira pegatinak eta etxera bidaliko dira korreoz. Urtean zehar edozein datu aldatzen baldin bada Udaltzaingoaren jakinaren gainean jarri beharko da, datuak aldatzeko edota ezarritako baldintzak betetzen diren konprobatzeko (altak, bajak, ibilgailuen aldaketak eta abar).