Gorka Artola alkatearekin zuzenean

Bergararren beharrak asetu, bizitza hobetu eta kalitatezko etorkizuna bermatzeko lan egiten du Bergarako Udalak. Pertsonen ongizatea helburu bezala harturik, herritarren behar eta desioak entzun eta erantzunak eskaini nahi dizkio modu aktibo batean, harreman horretan konfiantza oinarri bezala harturik.

Bergarako Udalak herri indartsu bilakatu nahi du Europa mailan, bai esfera ekonomikoan zein sozialean ere. Lankidetza, erantzukizuna eta konfiantzan oinarriturik lan egitera iritsi nahi du, herritarrentzat eta herritarrak partaide direlarik.

Zintzotasuna, gardentasuna, elkarlana, herritarrekiko konpromisoa, sentsibilizazioa eta ardura ditugu balore nagusi bezala eta hor, bide honetan, zu, herritar eta bergarar bezala, ezinbestekoa zara.

Alkatearekin bildu nahi baduzu, egin eskaera.


Hurrengo hitzorduak

2019-11-13

08:30Koordinazio taldea
10:00Barne Antolamendu bilera
13:00Hirigintza gaia
18:00Herritarrarekin bilera

2019-11-14

09:00Zuzendaritza taldea
16:00Herri eragileekin bilera

2019-11-15

12:00Herritarrarekin bilera