Eguna eta ordua: 
Irailak 28, Ostirala, 22:30etan
Helbidea: 
San Martin plaza
Prezioa: 
0.00 €

Udalak eta herriko kultura eragileek erabaki dute Bergararen 750. urteurreneko ikuskizunerako data berria irailak 28 izatea. Hala, asmoa da irailaren 28an, ostirala, 22:30ean San Martin plazan egitea urteurreneko ikuskizuna. Kontzertuaren egitaraua berdina izango da. Data hurbildu ahala, irailaren 28rako eguraldi iragarpenak onak ez balira, irailaren 29an, larunbata, San Martin plazan egingo litzateke. Eta larunbaterako iragarpenak ere onak ez balira, egun horretan Udal pilotalekuan egingo litzateke ikuskizuna. Aurretik eskuratutako gonbidapenek ez dute baliorik izango arrazoi bategatik: Udal pilotalekuan ezin dira sartu San Martin plazan beste pertsona, eta banatutako sarrerak San Martin plazaren eserleku kopuruaren araberakoak ziren. Hortaz, iraileko ikuskizunerako gonbidapen berriak hartu beharko dira irailaren 20an, osteguna, Seminarixoko txarteldegian 18:00etatik 20:00etara. Pertsona bakoitzak gehienez 6 gonbidapen eskuratu ahal izango ditu. Gonbidapenak numeratuak izango dira. Ordurako Udalak eta eragileak kalkulatuta izango dute zenbat eserleku jarri ahal izango diren ikuskizun horretan Udal pilotalekuan. Eta gonbidapenen kopuru hori banatuko da egun horretan. Aldiz, eguraldiak lagunduko balu eta ikuskizuna San Martin plazan egingo balitz, bezperan gonbidapen gehiago banatuko lirateke San Martin plazako aforoa bete arte. San Martin plazan 800 aulki jarriko lirateke eta sarrerak berak izango ziren, baina kasu horretan eserlekuak ez lirateke egongo numeratuak

El Ayuntamiento y los agentes culturales locales han decidido fijar la fecha del espectáculo del 750 aniversario de Bergara para el 28 de septiembre, viernes, a las 22:30 en la plaza San Martin. El programa del espectáculo será el mismo. En caso de que acercándose la fecha citada la predicción climatológica no fuera propicia, el espectáculo se llevaría a cabo el 29 de septiembre, sábado en la plaza San Martin. Y si para ese día las predicciones fueran también desfavorables, se llevaría a cabo ese mismo día, pero en el frontón municipal. Las invitaciones adquiridas previamente no tendrán validez por la siguiente razón: el frontón municipal no puede albergar la misma cantidad de personas que la plaza San Martin, y las invitaciones repartidas eran las correspondientes al aforo de la plaza. Por tanto, se deberán adqurir nuevas invitaciones para la actuación el 20 de septiembre, jueves, en la taquilla de Seminarixoa entre las 18:00 y las 20:00. Cada persona podrá adquirir un total de seis invitaciones. Las invitaciones estarán numeradas. Antes de esa fecha, el Ayuntamiento y los agentes locales ya habrán calculado la cantidad de localidades que se podrán habilitar para este espectáculo en el frontón municipal. En caso de que la predicción sea favorable y se pueda realizar en la plaza San Martin, la víspera se repartirían más invitaciones hasta llenar el aforo. En la plaza San Martin se pueden colocar 800 silas y las invitaciones serían validas para acceder pero estas localidades no estarían numeradas.

_