Izenburua: 
Internetetik identifikatzeko gakoa eskuratzea: b@kQ ziurtagiria
Helburua: 
Bergarako Udaleko eta beste hainbat erakunde publikotako (Euskadiko beste udalak, Foru Aldundiak, Osakidetza...) zerbitzu telematikoetan identifikatu eta izapideak egiteko, B@kQ
ziurtagiri kualifikatua eskura daiteke Bergarako Udalean.
B@kQ pertsona fisikoak elektronikoki identifikatzeko baliabide bat da, kautotzeko eta sinatzeko aukera ematen duena. Elementu hauek osatzen dute: erabiltzailearen NAN, pasahitza, eta 16 karaktere alfabetiko eta numeriko dituen koordenatu-joko bat.
Ziurtagiria eskuratzeko, IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA behar da; horregatik, beharrezkoa da udaleko Idazkaritzara edo Agorrosinera bertaratzea NANarekin.
Norentzat: 

16 urte beteta eta gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa duen edonork.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
  •  Estatuko herritarra izanez gero:
    •  NAN, pasaportea edo gidabaimena.
  • Atzerriko herritarra izanez gero: Europar Batasuneko kidea edo Europako Esparru Ekonomikoko estatuetako kidea:
    •   Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ).
    •   Batasuneko Kideen Herritarren Erregistroak emandako ziurtagiria.
  • Erkidegotik kanpoko herritarra:
    •   Atzerritarren identifikazio zenbakia (AIZ).
    •   Indarrean dagoen bizileku-txartela (jatorrizkoa).
  • Helbide elektronikoa.
  • *elefono mugikorraren zenbakia.
Aurkezteko epea: 

Edozein momentuan.

Eskabidea non aurkeztu: 
BERTARATUTA
 
Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua
Ordutegia:  Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00. (ikus zerbitzuaren egutegia)
 
Agorrosin ekintza gunea. Boni Laskurain 21, beheko solairua
Ikus ordutegi eta egutegiari buruzko informazioa Agorrosin ekintza gunearen webean (www.bergarakirola.eus)
 
 
Eska daiteke halaber:
    Anbulategian (Boni Laskurain 17)
    KZgunean (Barrenkalea 35 - Irizar jauregia 3. solairua)
Zenbatekoa / Tasak: 

Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

Departamentu arduraduna: 
Idazkaritza
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Lotutako dokumentuak: 
Oharrak: 
  • Bergarako Udaleko egoitza elektronikoko zerbitzu telematikoetara sartzeko, onartutako beste edozein identifikazio-sistemak ere balio du. Adibidez: txartel digitaleko ziurtagiriak (Izenpe, NAN-e, Camerfirma edo FNMT).
  • Izenpeko B@kQ ataria
    Hemendik aldatu ahal izango dituzu zure pasa-hitza, B@k/B@kQ-ren harremanetarako datuak edo itsasontzi-jokoa; eta baita zure egoera kontsultatu ere, identifikazio-mekanismoak probatu edo itsasontzi-jokoaren koordenatuen berrigorpena eskatu.