Zer da

Laguntza honen bidez Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen die seme-alabak ardurapean dituzten familiei.

Laguntzak bi motatakoak dira:

  • Seme-alaba bakoitzarengatik lehenengo aldiz eskatzen denean, hiru laguntza-mota daude:
    • Ardurapeko seme-alaba bakoitzeko, honako kasu hauetan:
      • Jaiotza
      • Adopzioa
      • Adopzioaren aurreko harrera
      • Tutoretza (18 urtez beherakoak)
    • Erditze anizkoitza edo adopzio anizkoitza (2 seme-alaba edo gehiago)
    • Nazioarteko adopzioa (atzerrian adoptatutako seme-alabak)
  • Berriztapenak
    • Bigarren seme-alabarengatik, bi urte gehiagotan eskatu daiteke laguntza berriztea.
    • Hirugarren,  laugarren, bosgarren… seme-alabarengatik, txikienak 6 urte dituen arte (6 barne) eskatu daiteke laguntza berriztea.

Zenbatekoa da laguntza bakoitza?

  • Gutxienez: 400 euro (€)
  • Gehienez: 900 euro (€)

Laguntzaren zenbatekoa familia-errentaren arabera zehazten da.

Hala ere, kasu berezietan –erditze anizkoitzak, ezintasunak...–, kopurua aldatu daiteke.

Aurkezteko epeak

  • Jaio berriengatik:  Jaio ondorengo lehen hiru hilabeteetan.
  • Berriztapenak:  Eskabidea urte natural bakoitzean aurkeztu behar da, laguntza horiek jasotzeko eskubidea dagoen artean.

Eskaera-orriak

Non aurkezten da dirulaguntza-eskaera

  • Presentziala
    • Eusko Jaurlaritzako ZUZENEAN zerbitzura hurbilduta edo posta-ziurtagiriz bidalita.

Bilbao

Gran Vía, 85
48011 Bilbao
(Bizkaia)

 

Donostia - San Sebastián

Andia, 13
20004 Donostia-San Sebastián
(Gipuzkoa)

 

Vitoria - Gasteiz

Ramiro Maeztu, 10 behea
01008 Vitoria-Gasteiz
(Araba/Álava)

 

 

 

Nork tramitatzen du

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Saila

Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

Informazio gehiago