Ohartarazpen mezua

Submissions for this form are closed.

120 IDEIA JASO DIRA

120 ideiek epaimahai teknikoaren filtroa pasatu dute, eta baldintzak bete dituzten ideiak gaien arabera multzokatu dira. Orain, herritarrentzako PROPOSAMENIK ONENA BOZKATZEKO garaia da. Herritar bakoitzak proposamen bat bozkatu ahal izango du.

Horregatik, kasu batzuetan, ideia batek herritar desberdinen hainbat proposamen bere barne hartzen ditu.

NAGUSIEN IDEIAK:

1 Zkia) 80.000€ / Hileta zibilak egiteko Santa Marina ondoko plazan karpa jarri.

8 Zkia) 20.000€ / Herriko guneren baten ortu publikoak jarri. 

15 Zkia) 10.000€ /  Txakurrentzako aisialdirako gune bat sortu. / Proposamenak egon dira oso toki desberdinetan txakurren aisialdirako guneak jartzeko, proposamen hau bozkatzeak suposatzen du bozkatzaileak mota honetako espazio bat sortu nahi duela baina kokapen finkorik gabe. 

2 Zkia) 30.000€ / Herriko gune batzuetan informazio taula digitalak jarri. 

9 Zkia) 130.000€ /  Haur parke estali bat egin. / Herriko parke desberdinak estaltzeko proposamenak egon dira. Proposamen hau bozkatzeak suposatzen du bozkatzaileak parke estali bat nahi duela, baina kokapen finkorik gabe (hori aurrerago zehaztuko litzateke).

16 Zkia) 6.000€ /  Autobus geltokian hobekuntzak gauzatu: plataforma bat autobusetik igo eta jaisteko, semaforoa…

3 Zkia) 130.000€ / Pump Track pista egin (monopatinarekin, patinetearekin, txirrindularekin… ibiltzeko) ARGAZKIA IKUSI>>

10 Zkia) 20.000€ /  Basartekalera sarbideak hobetzea aztertu.

17 Zkia) 7. 500€ /  Semaforoetan segunduen kontagailua duten semaforoak jarri.

4 Zkia) 130.000€ /  Ur txorrotak jarri igerilekutik kanpo. / Ur txorrotak herriko toki desberdinetan jartzeko proposamenak egon dira. Proposamen hau bozkatzeak suposatzen du igerilekutik kanpo ur txorrotak egotea nahi duzula, baina kokapen finkorik gabe. 

11 Zkia) 60.000€ /  Mekolaldeko bidegorrian WC publiko bat jarri.  

18 Zkia) 10.000€ /  Oinezkoen zebrabideak argiztatu sistema automatiko baten bidez.

5 Zkia) 25.000€ /  Esku pribatuetan dagoen ondarea birgaitzeko diru-laguntzak eman (etxebizitzak, dorreak, beste ondare batzuk).

12 Zkia) 95.000€ /  Zubietako zubian egin diren hobekuntzak, Santa Marina eta Ozatako zubietan gauzatu. 

19 Zkia) 130.000€ / Arrizuriaga jauregiko parkean hobekuntzak gauzatu aisialdirako erabiltzeko. / Arrizuriagako parkearekin lotutako proposamen asko egon dira (anfiteatroa, txakurren gune, haurren parkea, uretako txorroak, etab…), proposamen hau bozkatzeak suposatzen du azterketa bat egitea eta ondoren azterketaren araberako aisialdirako erabilera emateko hobekuntzak egitea (erabilera aurrerago zehaztu beharko da).

6 Zkia) 5.000€ /  Wolframioaren eskulturaren replika egin Munibe plazan.

13 Zkia) 2.500€ /  Bergara garbiago egoteko plan bat aurrera eraman (txakur kakak, hondakinak tokiz kanpo, zigarro puntak…) 

 

7 Zkia) 8.000€ /  Udaletxeko fatxadan dauden neurrien patroiak berreskuratu. 

 

14 Zkia) 10.000€ /  Zabalotegiko Txiki Txokoaren ondoan dagoen estalpea aprobetxatuz , ziburu batzuk jarri. 

 

 

HAURREN IDEIAK:

1 Zkia) 2.000€ / Txirrista handi bat jarri.

3 Zkia) 130.000€ / Pump Track zirkuito bat egin.

5 Zkia) 130.000€ / Skate Park publiko, estalia, iturriarekin… eraiki.

2 Zkia) 2.500€ / Bergararren artean diseinu lehiaketa egin udalerria muralekin eta eskulturekin apaintzeko.

4 Zkia) 10.000€ / Txakurren aisialdirako espazio itxi bat sortu.  

6 Zkia) 130.000€ / Bergaran abentura parke bat sortu. 

Asko izan dira filtro teknikoa pasatu duten ideiak, baina ezinezkoa da guztiak mahai gainean jartzea bozkatuak izateko, larregi izango lirateke irakurtzeko eta herritarrek hautatzeko eta ez litzateke proposamen onenaren aukeraketa erreal bat izango. Arrazoi honengatik, multzoka pilatu ditugu, multzoka bozkatuak izateko. Behin multzoa aukeratuta, hirugarren fase batean herritarrek aukeratuko dute multzoko ideiarik onena gure web orriaren bitartez.

BOZKATZEKO ORRIA

Bozka Bergaran erroldatuek soilik eman ahal izango dute.

Helduek, helduen proposamenak bozkatu ahal izango dituzte. Eta haurrek, haurren proposamenak.