Izenburua: 
Ibi baimena ematea
Helburua: 

Espazio publikoa erreserbatzea, baina ibia duten eraikinetan ibilgailuak bertara sartzeko eta bertatik irteteko pasagunea bakarrik izanda.

Norentzat: 

Ibia lortzea nahi duten pertsona fisiko edo juridikoak

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
  • Ibi-baimena eskuratzeko, eskatzaileek Udalak emandako inprimaki-eskaria aurkeztu beharko dute.
  • Identifikazio-agiria (IFZ, NAN, AIZ-Atzerritaren Identifikazio Zenbakia-, pasaportea...).
  • Interesduna ez den beste pertsona batek aurkezten badu eskaria, ordezkaritza-agiria (F0136) aurkeztuko da, eta horrekin batera interesdunaren eta eskatzailearen NANa, pasaportea edo bizileku-baimena.
  • Eta honako hauek egiaztatu:
    • Bere ihardueran aritzeko Udalak emandako baimena baduela.
    • Ihardueraren izaeragatik ibilgailuek sartzen eta irteten nahitaez ibili behar dutela.
Aurkezteko epea: 

Mugagabea

Eskabidea non aurkeztu: 

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; ostegunetan arratsaldez ere bai: 16:00-19:00. (ikus zerbitzuaren egutegia)

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 100

e-maila: idazkaritza@bergara.eus

Departamentu arduraduna: 
Idazkaritza
Organo erabakitzailea: 
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Bi hilabete
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Gaiak: