MINAri buruzko bost eguneko tailerrean plazak libre

Minarekin bizi diren eta mina ekiditzea nahi dutenentzako tailerra antolatu da bost egunetan. Urriaren 20an hasi eta abenduaren 15a bitartean astelehen arratsaldero Bergarako Gizarte etxean (jubilatuetan) izango da.

Tailerra gauzatuko den egunak urriaren 20 eta 27a, azaroaren 3 eta 10a, eta abenduaren 15a dira,  arratsaldeko 16:30etatik 18:30etarako ordutegiarekin.  Ana Sanchez erizainak zuzenduko du eta erabiliko den hizkuntza erdara izango da, nahi izanez gero galderak euskeraz planteatzeko aukerarekin.

Energia eta Elektrizitatea eta Smart City ikastaroak Mankomunitatean

Ikastaro berri bi antolatzen ditu Mankomunitateak

Energia eta elektrizitateko oinarrizko ikastaroa

  • Edukiak: Instalazioak, eskaera energetikoa eraikinetan, argiteria, energia berriztagarriak, energiaren eraginkortasuna
  • Iraupena, ordutegia: 100orduko luzapena, goizez edo arratsaldez egunero 3,5 ordu, urria eta azaroa bitartean
  • Plazak: 15
  • Betebehar berezia: Euskaraz edo gaztelaniaz hitz egiteko eta ulertzeko gaitasuna izatea.

 

Atzerritartasuneko araudiari buruzko informazio saioa maiatzaren 7an

Bergarako Udalak, Eusko Jaurlaritzaren eta Biltzen elkartearen laguntzarekin atzerritartasuneko araudiari buruzko informazio saioa atolatu du.

Saioa maiatzaren 7an, astezkenean, alegia. Lekua eta ordua, berriz, Irizar Jauregiko azken solairuko gelan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Orriak