BERELANek gure lurraldearen “Enbaxadore” sarea osatzeko ekimena aurkeztu du

  • Antzuolako, Bergarako eta Elgetako Udalek, bertoko eragile sozioekonomiko batzuekin batera, sortutako Foroa da BERELAN.
  • BERELANen “Enbaxadoreek”, hemengo enpresa eta erakundeekin batera, era guztietako proiektuak garatzen parte hartzeko aukera izango dute bizi diren lurraldeetan.

Bergarako Udalak genero indarkeriaren aurkako hainbat ekimen jarri ditu martxan

2012an 44 genero indarkeria kasu artatu ziren Bergarako Udalean. Azaroaren 25 da Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna.

Zer da genero indarkeria?

Genero-indarkeria da emakumeak emakume izateagatik jasan dezakeen edozein ekintza bortitz, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen badio edo ekar badiezaioke.

Mendekotasuna duten pertsonen zaintzan sortutako emozioen kudeaketari buruzko ikastaroa Bergaran

Norbere burua "Nola zaindu" ikastaroak 4 eguneko iraupena izango du eta doan eskeiniko da.

Izena emateko epea azaroaren 28a arte dago irekita.

Bergarako Ongizate Zerbitzuak ikastaroa antolatu du mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzenduta Emozioen Kudeaketa lantzeko.

Ikastaroa bi ordu eta erdiko 4 saiotan banatuko da, abenduaren 2,4,9 eta 11n burutuko direnak Bergarako Gizarte Etxeko (Jubilatueneko) gela polibalentean.

Ordenantza honek, xedez, arautu egiten du ezintasunak dituzten pertsonentzako aparkaleku-txartela emateko prozedura eta hura erabiltzeko eta funtzionatzeko baldintzak.

Era berean, ordenantza honek arautu egiten du, ezintasunak eta mugikortasun murriztua duten pertsonen inguruan, horiek gidatutako edo garraiatzeko ibilgailuen aparkaleku-erreserba bereziak sortu eta emateko prozedura, eta aparkalekuok erabiltzeko eta funtzionatzeko baldintzak.

Orriak